...milesker angeli elkarrizketa-bazkariarengatik
...milesker amaiari solasaldi-elkarrizketarengatik
Gaston Lagaffe gazteak 50 urte bete ditu
Komiki ospetsuaren euskarazko lehen bertsioa ere urteurrenaren ospakizunarekin bat egiteko garaiz iritsi da Euskal Herriko liburu dendetara, argitaletxe bretoi baten eskutik. Aurten ere hamar urte bete dira Andre Franquin, Gaston Lagafferen sortzailea, hil zenetik.
angel Erro
Frantses mintzairako lurraldeetan oso ezaguna da Gaston Lagaffe, Tintin edo Asterix-en hedapena lortu ez badu ere. Hegoaldeko Mortadelo eta Filemon-ekin pareka genezake, neurriren batean. Izan ere, Francisco Ibañezen sorkariok ere heldu den urtean 50 urte beteko dituzte, 1958ko urtarrilaren 20an ikusi baitzuten argia. Andre Franquin belgikarra urtebete aurreratu zitzaion espainiarrari, eta, komikietan adituek diotenez, bigarrenaren komiki zintetan eragin asko eta omenaldi ez gutxi aurkituko ziren, Mortadelo eta Filemon sailean, baina batez ere Sacarino mandatu mutilarenean, Spirouren eta Gaston Lagafferen nahasketa bat omen dena, lehenaren uniforme bera daramalako eta, bigarrenak bezala, argitaletxe batean lan egiten duelako eta bertan ezin konta ahalako hondamendiak abiarazten dituelako aldiro.
Andre Franquin (1924-1997) Bruselatik hurbil den Etterbeek herrian jaio zen. Hogeita bi urte zituela Spirou aldizkarian parte hartzen hasi zen, eta berehala Spirou pertsonaia nagusia eta Fantasio lagunaren abenturak papereratzeko erantzukizuna bere gain hartu zuen. Haren talentua arin loratu egiten da. Hala ere, haren pertsonaia ezagunena Gaston Lagaffe ezin adierazizkoa da. Narrazioaren sen berezkoak eta margo azkar eta aldi berean dotoreak segituan arrakasta ekarriko dio.
Gaston Lagaffe traketsa komiki zinta modernoaren antiheroi benazkoa bilakatu da. Akats asko egiten ditu, ahulezia erakusten du, hitz egiteko molde hurbila (m'enfin bezalakoez josia), ezin ezkutuzko alferkeria, eta aldi berean darion prestutasun bortxatu gabea, horrek guztiak ordura arte heroi tipikoei bakarrik zegokien atxikimendu baten jabe egiten du Gaston.
Komikilari honen eragina nabarmena da gaur egunera arte. Tintinen aita Herge herrikideak berak goraipatu izan du («Franquinen ondoan margogile hutsa naiz» esatera iritsi zen), marrazteko estilo guztiz ezberdinetan aritzen baziren ere. Hergek lerro argia landu zuen, Espainiako olerkigintzan joera poetiko bat bataiatzeko ere baliatu izan dena; eta Franquinek ilun-argietan oinarrituriko modu nabarragoan lan egin zuen. Berarekin batera, Morris (Lucky Luke), Peyo (Schtroumpf-ak edo Pitufoak) eta Tillieux aipa daitezke, Spirou aldizkariaren inguruan bilduak denak.
«Euskararen eta umorearen gunea oso irristakorra da»
HEDOI ETXARTE Itzultzailea
Bretainiako Yoran Embanner argitaletxeari esker, Gastonen abenturak euskaraz irakur daitezke. Hedoi Etxarte nafarrak hartu du euskaratzeko ardura.
A. ERRO
Gastonen abenturak euskaraz irakurtzeko parada Bretainiako Yoran Embanner argitaletxeak eman du, antiheroi honen zinten bilduma bat Frantziako Estatuan mintzo diren zazpi hizkuntzetara aldatzeko ekimen baten barruan. Euskarazkoa Hedoi Etxartek egin du.
Zein zailtasun aurkitu dituzu Gaston Lagaffe euskaratzean?
Lehenengoa, orduan ni Berlinen nintzela eta ez nuela eskura euskaraz komikigintzan egon zitezkeen lanak, hori izan zen arazo nagusietakoa. Komikiari berari dagokionez, oso umore sotila du, kasu gehienetan hitz jokoekin lotura duena eta frantsesa eta euskara hain hizkuntza ezberdinak izanda hitz joko askok ihes egin dute.
Hitz joko asko, adibidez, soinu bera duten grafia ezberdineko frantsesezko bi hitzekin. Holako baten euskarazko emaitza «ez esan polizia laurdena/kotxea baizik eta polizia osoa»: ne dites pas un car de policiers mais dites un policier entier. Horrelakoek ez zuten inolako zentzurik euskaratzean. Beste hitz joko asko beste latinezko hizkuntza batean itzuli izan balira, gaztelaniaz adibidez, hitz jokoa geldituko litzateke, baina euskaraz ez zuten balio. Nagusia hitz jokoen kontua izan da. Gero, bestela, erregistro arazoak topatu ditut. Dena dela, badu alde baikor bat, Gaston irakurle zabalarentzat dela, umeetatik erretiratu bitartekoek irakur dezakete, seguru aski umeek ez dute ikusiko hitz jokoen aldea, baina istoriotxoak ikusiko dituzte.
jarraipena:::
<A HREF="http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-11-18&orria=042&kont=001" TARGET=_top>http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-11-18&orria=042&kont=001</A>
Gastonek "zerarraio!" dio
Zazpi hizkuntzetara itzuli duten Gastonen bildumaren azalean agertzen den komiki tira.
S UPER-HEROIEN garaian sortu zen Gaston. Franquin komikigilearen pertsonaiak ez du, baina, horiekin antz handirik. Ez da lanerako iaioa, alferra da, loti xamarra, eta dena trakets egiten du. Hori bai, pertsona ona da eta, halaber, irudimen handikoa.
jarraipena:::
<A HREF="http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2007/11/18/mirarte/kultura/d18kul81.1068320.php" TARGET=_top>http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2007/11/18/mirarte/kultura/d18kul81.1068320.php</A>
On November 18 2007
20 Views
4ine
On 20/11/2007
ça y est...moi aussi je vais être célèbre.... ;)
mes premières cartes postales vont être commercialisées...si elles se vendent dans le pays basque , je t'engage comme traducteur...!
baisers
4ine
On 18/11/2007
waouhhhh... la célébrité...!
un article dans le journal et une photo...!
bravo....
....baisers