Avatar demasa_txo

EGUN DA SANTI MAMIÑA

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima

Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza
eta ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.


Egun da Santi Mamiñabenetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezalaluzaro neure arima.


EKERRIK ASKO MIKEL LABOA!!!





On December 02 2008 15 Views



Avatar ukhan

ukhan On 07/01/2009

Perutxo, zu bai fidela, egunero Mikel omentzen.

Bueno ya kurau nas e? kitxo. Oain lanea.

Berri ona: Kubako dvd-a emateko prest daola
ta txarra: ze egualdiya joxe! aber Habanako aire beroko antizikloi bat etortze zaigun halako batian...

rubio, animo ikasten e? bakizu, ez utzi biharko gaur in daitekenik... ta hola aprobatukoituzu!

bueno wapo, eongoatxik.
Muxu bat ta zaindu!





Loading ...