Avatar baga_biga

Hemen nago gaur, nire oheko txokotxo batetan eskuak eta gorputza dardarka ditudala. Eztarrian dudan korapiloak itotzen nauela nabari dut, hori posible balitz...oraingoan onartuko nuke erabateko iluntasuna ikusi arte itotzea!

Ezin dut sinistu, ezin dut onartu. Nire buruak ez du gehiagorako ematen. Bazterturik eta neurri batetan ahazturik nuen nire aspaldiko bizitzak ate joka hautsi du nire bihotzeko atea eta, berriz, kolpe batez barruraino
sartu zait. Batzutan gauza bat oker doanean eta putzuan sartuta zaudela gauzak are gehiago okertzen dira. Buruko lekurik sakoneneko kajoian sartu dituzun penak agertzen dira, behin ezabatutako istorioak bote-prontoan agertzen dira.

Malko azidoek nire aurpegia erretzen dute nire bularrean amaitzen duten arte. Nire bihotzetik gertu hain zuzen ere.

Gaur ere, piska bat gehiago hil naiz. Edo hil naute.

Begietan pilaturik dauden malkoek asko pisatzen dute. Ispilu hautsi batetik zehar bezala ikusten dut mundua. Ez dago munduan nire arimaren zatiak batuko dituen ezer.

Norberak hartzen ditugu gure erabakiak. Ezin dugu inoren erabakia txarra dela esan, ezin dugu inor epaitu bere erabakiengatik. Baina bai inguruan izaten duten eraginagaitik.

Zortea handia izan dut zu ezagutzean. Ni bai, ni zutaz harro egon naizelako beti. Juerga onak bota ditugulako elkarrekin, garbi. Ezagutzen utzi nauzu. Kriston pertsona zara, barka, zinen. Zure bihotza ezagutu ditudanen artean handienetarikoa zen. Zenbat barre! Zenbat irribarre! Zenbat bizi izan dugun...zuk amaiera ero hau
emateko.

Ez nuen uste horren ahula zinenik, nik baino borondate handiagoa zenuela uste nuen. Laguntzen utzi didazu, zuk nahi izan duzuna beste soilik ez. Ez zenuen laguntzarik nahi. Gustoko zenuen. Agian noizean behin zure bizitzaz zer egiten ari zinen galdetzen zenion zure buruari, baina juerga bortitz haietan joaten zinenean gustora egoten zinen.

Maite izan zintudan. Orain nazka dizut.

Joan zarelako. Geratzen jakin ez duzulako...

Olatz





On October 21 2009 29 Views



Avatar menamanifa

menamanifa On 05/12/2009

Somos MANIFA, una banda de punk rock de al lado de bilbao. Descarga gratis nuestro disco en este enlace de nuestra web: http://manifa.zxq.net/?page_id=6


Avatar urre2

urre2 On 15/11/2009

eskerrik asko!!


Avatar siti0_c0nencant0

siti0_c0nencant0 On 28/10/2009

Descubre cual es la Catedral que hoy
protagoniza nuestra actualizacion.

Saludos Cordiales


Avatar fantolig

fantolig On 21/10/2009

HAU ERE PASATUKO DA.

ZORIONTSU IZAN!

EA ELKAR IKUSTEN DUGUN.

BADAKIZU NON NAGOEN, BAINA JOAN AURRETIK DEITU. AURTEN ASKO MUGITZEN NAIZELAKO EDO BILERAZ BILERA NABILELAKO.

Musutxuak.


Avatar dalekeaunrespira

dalekeaunrespira On 21/10/2009

oso ondo diska preparatzen,badakizu egurre ematen ,besarkada haundi bat





Loading ...