Asteburu honen ostean, Groucho Marx mundutik jaitsi zen tokira espulsatuko gaituzte, eta han, jendetza izugarria baitago, ez dugu Grouchorik aurkituko, baina Franco & OK Jazzen kontzertua ikusiko dugu, eta Dorival Caymmirena gero, eta kontzertua bukatuta, whisky batzutara gonbidatuko ditugu, baina guk lurrera botako ditugu whiskyak, eta mozkortuta daudenean sekuestratu egingo ditugu datorren astetik aurrera Udako kanta izeneko programa egiteko. Busti irratian. Baina lehenago, larunbatean, Auamba'sen kontzertura joango gara Foruko jaietara, eta garai heroikootako heroismo bako heroi mordoa ikusiko dugu dantzan, eta inor sekuestratzeko asmorik gabe whiskyak edaten. Eta, beharbada, hantxe aurkituko dugu Groucho, agertoki gainean.
Argazkian Konono Nº 1, benetako King Africak.
On August 01 2008
23 Views