Avatar altsasu

BETAGARRI Altsasuko Gaztetxean!

Aupa lagunak!

BETAGARRI

zuzenean Altsasuko Gaztetxean

Otsailak 21 Larunbata

23:00etan

http://www.myspace.com/betagarri

Anima zaitez! Zabaldu mezua!





**BIO BETAGARRI

Betagarriren hastapenak 1993. urtean kokatu behar ditugu. Urte hartan
beraien lehenengo maketa izango zenari forma eman behar zioten abestiak
prestatzen hasi ziren. Izenburu eta azal moduan, hasiberrien "L" bakarra
erazbiliz, Kasete moduan beraien kabuz kaleratutako lan horren 1500 ale
inguru saldu zituzten, kontutan hartuta gehienak tabernetan banatu
zituztela. Urteak geroago CD formnatuan berrargitaratua izan da. Bateria,
baxua, bi kitarra, tronpeta, saxofoia eta tronboiaz osaturiko behinbetiko
formazioa izango zena profilatu ondoren, bi urte eman zituzten hainbat
jaialditan beraien zuzunekoa aurkezten, eta azkenean, 1997. urtean
"BETAGARRI" izeneko beraien lehenengo diskoa kaleratu zuten Mil A Gritos
disketxe gasteiztarraren sigilupean. Beraiekin ere argitaratu zuten
bigarren diskoa, "ARREN ERRO ZAHARRA" izena zuena. Disketxez aldatu zuten
1.999. urtean, Esan Ozenkirekin, jadanik 15.000 aletik gora saldu dituen
"80/00" diskoa kaleratzeko. Bertan euskal musika taldeen hogei bertsio
grabatu zi
tuzten. Esan Ozenkiren desagerpenarekin, eta beraiekin "FREAKY FESTA"
diskoa ere kaleratu ostean, hurrengo disketxea Metak izan zen, non aurreko
diskoaren abestiak bernahasten zituen "REMIX" argitaratu zuten. Baita ere
"ARNASA HARTU" eta "ZUZENENA", Katalunian zuzenean grabaturikoa, eta
kontzertua eta taldeari buruzko dokumentala jaszotzen dituen DVD batekin
batera aurkeztu zutena. 2005. urtean Jaro disketxe alemaniarrak taldearen
disko guztrien abestiez osaturiko bilduma bat argitaratu zuen Alemania,
Austria eta Herberetan. Izenburua, "BASQUE FIRE". Azkenengo diskoa
"HAMAIKA GARA" izan da, 2006ko azaroan Oihuka disketxearekin
kaleratutakoa. Betagarrik orotara saldutako diskoen kopurua 50.000tik
gorakoa da, kontutan hartu gabe disko bereziak edo eta beste taldeekin
batera osatutako bildumak. Adibidez "ALTRES CANÇONS DE NADAL", 2005eko
azaroan Global disketxeak argitaratua, non Betagarrik katalaneraz
abesturiko kanta agertzen den, edo baita ere "HATORTXU ROCK" DVDa. Bertan
dozena erdi kanta jotzen dituzte jatorrizko abeslariekin batera
(Barricada, Piperrak, Huajolotes…). Agerraldiei dagokionez, 14 urte luze
hauetan 700 kontzertu inguru eskeini dituzte. Printzipioz gehien jorratzen
dituzten herrialdeak Euskal Herria eta Katalunia badira, urteak aurrera
espainiar estatu osoan eta Europan zehar ere finkatu dute lan eremua.
Japonian bi bira egin dituzte eta EEBBtan bat, neta 2005. urtean 20kontzertutik gora eskeini zituzten Alemanian.




On February 12 2009 16 Views






Loading ...