GALDERAK:
-Zehazki nun zaoz?
Worms deitxuriko hiri ttiki-ertain alemaniar batian nabil. Rhein ibaixaren albuan kokatzen da Rheinland-Pfalz lurraldian, Hessen-ekin muga itxen duelarik.
-Zergattik erabaki zenduan hara juatia? -Noiz?
2008 urte hasieran erabaki nuen Master bat ikastia komeni zitzaidala, ta nola alemaniar hizkuntzan murgidulta neuan, Alemanian master bat ikasteko aukerak aztertu eta posible zala ikusi nuen. Hainbat zailtasun zeharkatu ondoren matrikula itxia lortu nuelarik, aurreko urteko Irailetik hasitxa alemaniar FH batian ikasteko ametsa betetzen ari naiz.
-Zenbat denborarako pentsatzen dozu han egotia?
Ez dakit zehatz mehatz, oingoz hemen pozik nao ta bizimodua ez da bape txarra. Baliteke lanpostu on bat aurkitzia, ta hamen edo beste hiriren batian luze gelditzia, ekonomiaren egoera askoz hobia baita Europa iparraldeko lurralde garatuenetan.
-Zertan zabiz han ointxe?
International Management deitxuriko master bat ikasten ari naiz FH Worms unibertsitatean, Marketing ta Business Relations espetzialitate gisa aukerau ditxudalarik. Otsailerarte, falta zaidan azken ikasgaiarekin, alemaniar ta txinatar hizkuntzekin ta praktika bilaketarekin lanpetuta ibiliko naiz.
-Zelakua da leku hori?
Lasaia, ixila da, batzutan gehiegi. Hotza da ere, nahiz eta hemengo hotza hain humela ez izan. Ondorioz urtarrilan izandako -14º-ak jasangarrixak izan ziran. Hala ere bizi naizen zonaldia oso eguzkitxua da ta Martxotik aurrera praka motzak eruaterik badago. Alemania herri ttiki eta polittez eta hiri erraldoi modernoz beterik dao. Munduko ertze guztixetatik biltzen dira hamen atzerritarrak bizi aukera hobe bila. Saltxitxak eta garagardua ikur bedeinkatuak dira. Kalietan ez da inor gelditzen arratsaldeko 8etatik aurrera, eta igandea etxian gelditzeko eguna izan ohi da. Horrela ulerterraza da Alemaniarrek kontzertu, eskubaloi, futbol, hockey edo eskiari dioten lehialtasuna denborapasa gisa, ez bait dute poteorik egiten. Hala ere ikasle arteko arremana eta giroa apartekoa da, unibertsitate berak TABERNA izeneko taberna badu, non astearte ta ostegun bakoitzian festa edo juerga aurkitzen dan. Hori bai, sarrera ordaindu bihar ohi da ta ez dao beste tabernarik farra itxeko, eguneko festa taberna bakarrian gertatzen delako.
-Zerk harrittu zaittu gehixenbat?
Aitxakin neuala taberna batian Athletic de Bilbao-aren bufanda bat esekitxa ikustia.
-Zelakuak dira Alemanak?
Indibidualistak ta hotzak gehienbat, beldurrez bizi dira beti, zein gaixotasun jasoko duten zain. Beraien obsesiñua arauak jarraitzia da ta inoiz berandu heltzia. Beraz batzutan bost axola besteak mentalitatia euki dezakete, ikaslien arteko lehia maiz piztuz. Kirola maite dute eta bakoitza bere talde kuttunaren jarraitzaile amorratuak dira. Ez dute musika, cine edo gastronomiari buruzko ideia askorik, baina asko bidaixatzen dute, ta Espainia ta Australia maite dituzte gehixenbat. Egoera normalian isilak azaltzen dira, baina edaten badute gogakarriak ta iskanbilatsuak dira oso. Beraz euki dezagun pazientzi apur bat Aleman zororenbat katxi bat eskuan duela zalaparta egiten gure jaixetan aurkitzen badogu. Koittauak beraien lurraldian 0,2 litroko kubatak baino ez ditxuzte ezautzen eta!
-Zer eruango zenduke hemendik hara?
Sagardotegixak, jai girua, poteua, pintxuak, mendixak ta hondartzak, ordutegixa ta jendian berua, gertutasuna, fideltasuna, humoria ta borondatia.
-Eta zer ekarriko handik hona?
Garagardua, Flammkuchen pastetxa, unibertsitatiak, ekonomi egoera, errepidiak, ibai garbixak, erdi aro tradizioa, kontzertuak ta musikaldixak eta maite ditxudan Weihnachtsmarkt deitxuriko gabonetako merkatuak, non alemaniar janarixa ta ardo bero gozoa dazta ohi dan.
-Zer gustatu jatsu gehixen?
Beste garai batzuen aztarnez blai diren hiri eta herrixak, ikasketak, ikaslien arteko girua, lasaitasuna, bidaixatzeko aukerak, segurtasuna, biztanlerixaren aniztasuna ta atzerritarren kultura ezberdinak.
-Eta gutxien?
Alemaniarren puntualitate erradikala, indibidualitatia ta berotasun eza, arauen jarraipen itxua ta Euskal Herrixari buruz duten ikuspegixa.
-Bueno, ta zeozer gehixao esan nahi bozu, ba aurrera!!!
Hona gertaldi bat: (argazkia ikusi)
Unibertsitatean izan ohi da maiatzero International Day deituriko jaialdi bat, non ikasle batzuk beraien nazioen ordezkari gisa stand batzutan kulturaren berezitasunak azaldu eta janari, edari... adierazgarriak eskaintzen ziran muxutruk. Beraz teorikoki Spanien izenpean eta ez-ofizialtasun osoz Euskal-stand bat eraikitzeko aukera izan nuen, espainiar eta frantsesen onduan harro. Horrela, ta anaixaren ta nere lagun Orozcoren laguntzak ahalbideraturik, Euskal stand arrakastatxuan pintxuak ta Euskal Herriari buruzko katalogo erabilgarriak esguragai izan ziran.
On November 01 2009
23 Views